Zure zirkulua
Hemen ez da inor sartzen zuk utzi gabe
Barruko norbaitek gonbidapen bat bidaltzen dizu, eta pertsona horrekin konektatuta zaude jada. Zure zirkulua zurekin txata duten pertsonek osatzen dute, eta bizitza errealean bezala hazten da: pertsonaz pertsona, beti zure baimenarekin.

Jakin beharreko guztia.
Gonbidapenak, ez erregistroak
Ez dago formulariorik, ez zenbakirik, ez posta elektronikorik. Esteka bat jasotzen duzu, zure izena aukeratzen duzu eta konektatuta zaudete jada. Esteka bere kabuz iraungitzen da, eta behin bakarrik erabiltzen da.
Aurkezpenak, baiezko bikoitzarekin
Zure zirkuluko bi pertsonek elkar ezagutzea nahi duzu? Aurkeztu egiten dituzu. Bakoitzak bestearen txartela ikusten du, eta biek onartzen badute bakarrik geratzen dira konektatuta. Ezetza ez da inoiz jakinarazten: iraungi egiten da, besterik gabe.
Inork ez du zure zirkulua ikusten
Zuk zure kontaktuak ikusten dituzu eta, haien artean, nork nor ezagutzen duen. Baina inork ez du zure zirkulua kanpotik ikusten, eta zuk ez duzu besteena ikusten. Zure kontaktuen kontaktuak ez dira existitzen zuretzat.
Deskonektatzea behin betikoa da
Norbait soberan badago, deskonektatu egiten zara: txata desagertu egiten da bientzat, eta pertsona horrek ezin dizu berriro idatzi, zuk berriro gonbidatu arte.
Zure zirkuluari buruzko galderak.
Eta inork gonbidatu ez banau?
Eskatu keepasaren berri eman dizunari. Nahita da horrela: edonor bere kabuz sartu ahal balitz, ezezagunak ere sartuko lirateke.
Zenbat pertsona izan ditzake nire zirkuluak?
Nahi adina. Baina keepasa zureentzat pentsatuta dago, ez kontaktuak biltzeko: pertsona bakoitza sartzen da zuk edo konfiantzazko norbaitek sartzen utzi diolako.
keepasa gehiago.

Txatak gaika
Gai bakoitzak bere txata, pertsona berarekin.
Informazio gehiago
Zuretzat
Zeure buruarekiko txatak, mugarik gabe, eta zuk bakarrik ikusten dituzun oharrak.
Informazio gehiago
Gelak hariekin
Familia, koadrila, klasea. Gaikako hariekin.
Informazio gehiago
Deiak
keepasak jotzen badu, zureetako bat da.
Informazio gehiago
Apunteak eta klaseak
Idatzi eskuz eta grabatu klasea, marra bakoitzari lotuta.
Informazio gehiago
Hitzorduak eta argazkiak
«Geratzen gara?» galderatik talde-argazkira.
Informazio gehiagoHasi zureekin.
Instalatu keepasa eta ireki bidali dizuten gonbidapena. Erregistrorik gabe, zenbakirik gabe, ustekaberik gabe.
keepasa proba-fasean dago: eskatu gonbidapen bat keepasaren berri eman dizunari.